Tipula zopa
4-6 platerkada
Osagaiak
- Olioa
- 2 baratxuri ale
- 5 edo 6 tipula
- Bi koilarakada irin
- Brandy edo ardoa
- Litro bat ur
- Gatza
Prozedura
Mozketa
- Baratxuria txikitu
- Tipula juliana moduan moztu (luzeran)
Sukaldatzea
- Jarri olioa kazolan berotzen
- Berotzean, gehitu baratxuri txikituak ta sueztitu
- Tipula moztuak gehitu. Su baxuan 5 bat minutu eduki, tapa jarrita
- Irina gehitu eta segidan, brandy edo ardoa
- Alkohola lurrundu ta ura gehitu, gatza gustura
- Irakin 15-20 minutuz
Ogi xigortuarekin zerbitzatzea gomendatzen det
You must log in or register to comment.