Gure kaleetako hizkuntza-paisaian euskara presente egotea garrantzitsua den bezala, Fedibertsoko kontuak eta ikurrak batean eta bestean bistaratuz ikusgaitasuna lortzen lagunduko dugu.

Tutorial labur honetan Wikipediako artikuluetan Mastodoneko kontuak nola bistaratu ikasiko dugu:

  1. Wikidatan dagokion pertsona, talde edo erakundea bilatu. Adibidez, Udako Euskal Unibertsitatea.

  1. Adierazpenak atalaren amaierako + gehitu adierazpena esteka sakatu.

  1. Mastodon address (Mastodon helbidea) adierazpena bilatu eta klik egin.

  1. Dagokion Mastodoneko helbidea idatzi, adibidez, [email protected] eta sakatu argitaratu.

  1. Wikipediako dagokion orrira joaten bagara, Mastodoneko kontuaren ikonoa infotaularen amaieran agertzen dela ikusiko dugu.