Gure kaleetako hizkuntza-paisaian euskara presente egotea garrantzitsua den bezala, Fedibertsoko kontuak eta ikurrak batean eta bestean bistaratuz ikusgaitasuna lortzen lagunduko dugu.
Tutorial labur honetan Wikipediako artikuluetan Mastodoneko kontuak nola bistaratu ikasiko dugu:
- Wikidatan dagokion pertsona, talde edo erakundea bilatu. Adibidez, Udako Euskal Unibertsitatea.
- Adierazpenak atalaren amaierako + gehitu adierazpena esteka sakatu.
- Mastodon address (Mastodon helbidea) adierazpena bilatu eta klik egin.
- Dagokion Mastodoneko helbidea idatzi, adibidez, [email protected] eta sakatu argitaratu.
- Wikipediako dagokion orrira joaten bagara, Mastodoneko kontuaren ikonoa infotaularen amaieran agertzen dela ikusiko dugu.
You must log in or register to comment.